Aiba! mendi martxaren itzulera, primerakoa

Jokin Bereziartua Lizarazu 2022ko urr. 2a, 16:18

Aramaioko Ibarrari Buelta Arrasatetik (Aiba!) mendi martxa indartsu itzuli da pandemia ostean. 287 partaide, sekulako eguraldia eta ohikoa baino lehorrago egon arren, paisaia itzelak. Amaieran, gainera, poltsikoko motxila tolesgarri eder bat jaso dute opari partaide guztiek Biteri plazan. Egun borobilaren adibide, Besaide Mendizale Elkartekoek Udalatxeko irudi ikusgarriak partekatu dituzte.

18:00ak aldera amaituko da martxa baina dagoeneko balorazio azkar bat egin dute Besaide Mendizale Elkartekoek. Oso pozik daude: "Dena irten da ondo, ez da intzidentzia aipagarririk izan. Eskerrik asko babesle eta laguntzaile boluntario guztiei!"

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak