Arrasate Musikaleko banden kontzertuarekin hasi dituzte 50. urteurreneko ospakizunak

Arantzazu Ezkibel Galdos 2022ko urriaren 2a

Arrasate Musikalek 50 urte beteko ditu aurten, eta data esanguratsua ospatzeko egitarau zabala prestatu dute. Atzo, esaterako, banda gaztearen eta helduaren kontzertua izan zuten.

Kontzertuaren aurretik kalejira egin zuten Arrasate Musikaleko ereserkia joz. Ondoren, Monterron parkean egin zuten kontzertua.

Banda gazteak A night in budapest eta The Bufalo Suite abestiak jo zituen; ondoren, banda nagusiak J. Guridiren Ezpata dantza Amaya eta Frank Sinatra HitsMedley jo zituen.

Azkenik, bi bandek elkarrekin jo zuten: Simphonic Highleghts eta Arrasate Musikal Ereserkia. Banda gazteko zuzendaria Igor Larrañaga da eta nagusikoa Mikel Markiegi.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak