Inbutu preziatuaren ematea, iruditan

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria 2022ko ira. 30a, 20:59

Maritxu Kajoi komisiñoko kideek batzordeak egiten duen lana nabarmendu dute.

Maritxu Kajoi komisiñuak, beste urte batez, nobenaixua ospatu du, egun handiaren aurreko egubakoitzean, eta, aurten, San Andres auzoko jai batzordeari eman dio inbutu preziatua; besteak beste, herrian egin duen eta egiten duen lan guztia aitortu dute.

Komisiñoko kideen arabera, jai "eleganteak" antolatzen dituzte auzo honetako kideek, umeek, helduek eta adinekoek lekua duten festak. "Ez da lan eta meritu makala. Dena auzolanean, boluntario eta bihotzetik; beraz, jasoizue, merezimendu osoz, aurtengo Maritxu Kajoi komisiñuen inbutua".

Oiana Sanchez San Andresko jai batzordeko kideak, berriz, azaldu du "sorpresa handia" jaso zutela inbutua emango zietela jakitean. Dena den, batzordekideak taldean egiten duten lana nabarmendu du, hala nola horrek duen garrantzia azpimarratuta, eta baita bertan jardunean ari diren herritarrena ere. Are, azpimarratu du "gero eta jai indartsuagoak" ari direla bilakatzen, urtez urte "hobera" doazela, baina jende berria ere esku zabalik jasoko dutela. "Beraz, animatu! Ateak zabalik daude".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak