Herriko musikari gazteei oholtza eskaini die Arrasateko Euskaraldiko Gazte batzordeak Taupa tabernako atarian, Gazteok Euskaraldira deituriko ekimenaren bidez. Hala, Tabu bikoteak eta Etxepek kontzertua eman dute hitzordura bertaratu den jende andanaren aurrean. Horrekin batera, Euskaraldian parte hartzeko aukera eta gakoen berri eman dute, eta izen-emate mahaia zein Euskaraldiko materiala eskuratzeko aukera ere egon da.
Gainera, ekitaldia baliatuz, Gazte kuadrilla sarea egitasmoa ere aurkeztu dute, Euskaraldian parte hartzea gazte talde gehiagotara zabaltzeko sortu duten lan ildoa.