Mondragon Unibertsitateak bi ikastaro antolatu ditu emakume langabeendako, gaitasun digitalak hobetzeko

Zuriñe Urruela Santidrian 2022ko ira. 29a, 16:45

Gaitasun digitalak hobetzeko eta esparru horretan dagoen genero-arrakala txikitzeko helburuarekin, emakume langabeei zuzendutako bi ikastaro eskainiko ditu Mondragon Unibertsitateak. Doakoak izango dira biak eta irekita dago izen-emate epea.

Lanbidek erabat lagundu ditu diruz bi ikastaroak: Informatikaren hastapenak eta enplegurako oinarrizko gaitasun digitalak eta Informazio digitalaren bilaketa eta kudeaketa Tarteko maila. Biak Arrasateko Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoan emango dira –astearteetan eta ostegunetan, 09:30etik 13:30era–. Lehenengoa urriaren 11tik azaroaren 10era emango da eta bigarrena, azaroaren 15etik abenduaren 20ra.

Doakoak izan arren, parte hartzeko bi baldintza daude: emakume langabea izatea eta 30.000 biztanletik beherako herri batekoa izatea haien %35. Izena emateko bideak hauek dira: iretolaza@mondragon.edu helbide elektronikora idaztea edo 664 26 50 68 telefono zenbakira deitzea –biak, Idurre Retolazaren bidez–. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak