Ate irekiak egin ditu Aikido taldeak, gogoratuz edozein une dela ona hasteko

Hasier Larrea 2022ko ira. 29a, 10:07
Haurren taldea (Argazkiak: Arrasate Aikido).

Aurten, Musakolako kiroldegian, haurrentzako eta nagusiendako saioak eramango dituzte aurrera. Emakumezkoek defentsa pertsonala lantzeko ikastaroak ere emango dituzte, "aikidoa defentsarik onenetakoa" delako.

Zapore gozoa utzi die Arrasate Aikido taldeko arduradunei asteon egin dituzten ate irekiek. Urte osoan zehar egongo da borroka arte hau probatzeko aukera: "Izan ere, maila fisikoan, teknikoan edo mentalean egiten dugun lanak ez du eboluzionatzen edo aurrera egiten taldearen arabera, modu indibidualean baizik. Horregatik ez du axola noiz hasten zaren; garrantzitsuena hastea da".

Astelehen eta asteazkenero jardungo dute, 17:30etik 18:30era neska-mutilek, eta 18:30etik 20:00era adinez nagusiak direnek. Talde horrekin entrenatuko lukete defentsa pertsonala lantzera animatzen diren emakumeek.

Nagusien taldea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak