Euskal Herriko Unibertsitateko Gogo Elebiduna ikerketa taldeak osasun kognitiboaren inguruko frogak eta hiztegi ariketak egiten dihardu Arrasaten. Helburua da martxan den ikerketa baterako datuak biltzea. Ikertzen ari dira urteak betetzean zer nolako aldaketak ematen diren hizkuntzak prozesatzeko moduan eta elebidun izateak zer nolako eragina duen horretan.
Hori dela-eta 30 eta 80 urte arteko herritar elebidunak behar dituzte. Arrasateko Kulturolan dagoen euskaltegi berrian daude eta bertan artatzen dituzte boluntarioak. Pare bat orduko iraupena duten probak dira eta 20 euroko konpentsazioa jasotzen dute boluntarioek.
Interesatuek bide hauek dituzte ikertzaile taldearekin harremanetan jartzeko:
- izen-ematea orria bete behar da hemen.
- edo idatzi gogoelebiduna.partehartu@gmail.com helbide elektronikora.
- edo deitu 945 01 42 94 telefono zenbakira.