Hautagaitzara beste inor ez da aurkeztu, eta ondorioz, Gipuzkoako PSE-EEren Berme-Batzordeak aurkeztutako abalak baliozkotu eta hautagai ofizial izendatu dute.
Muruak 43 urte ditu eta energia berriztagarrietan teknikari profesionala da. Makatzena auzoko Zuzendaritza Batzordeko lehendakaria izan zen bi agintalditan eta azken hiru urteetan Udal taldeko kide da; lehenengo bozeramaile laguntzaile izan zen eta aurtengo maiatzetik bozeramaile karguan dago, Victor Fuentes ordezkatuta.
Muruak adierazi du prentsa-ohar bidez "ilusioz eta indarrez" dagoela 2023ko udal hauteskundeetan PSE-EEren hautagaitzaren buru izateko. Eta "zentzuz" egindako proiektua aurkeztuko duela aurreratu du: "Udalerriaren eraldaketa bilatzen duena, gehiengoarentzat gobernatuz eta gure bizilagunen ongizatea hobetzeko helburuarekin".
Eskerrak eman dizkie Udal taldeko kide dituen Victor Fuentesi eta Johanna Sanchezi agintaldi honetan egiten ari diren "lan bikainagatik". Era berean, militanteei ere eskerrak eman gura izan dizkie haien babesa sentitu duelako.