Beatriz Arzamendi Nafarroako Orkestra Sinfonikoarekin ariko da Iruñean eta Tafallan

Eneko Azurmendi Barrena 2022ko ira. 27a, 17:31

Nafarroako Orkestra Sinfonikoak irailaren 29an, eguena, abiatuko du 2022-2023 denboraldia, eta Beatriz Arzamendi arrasatearraren Sorginen Soinua obrarekin egingo du estreinaldi hori, 19:30ean hasita, Baluarten (Iruñea). Gainera, Arzamendi bera han izango da, Perry So zuzendariarekin batera.

Kontzertuaren aurretik, bihar, eguaztena, Perry So zuzendariarekin elkartuko da arrasatearra, Baluarten, 18:30ean. Eguenean eta egubakoitzean egingo dituzten kontzertuei begirakoa izango da topaketa hori.

Bi horiek izango dira Nafarroako Orkestra Sinfonikoaren lehen bi emanaldiak denboraldi honetan. Lehena, esan moduan, Iruñean izango da, Baluarteko areto nagusian, 19:30ean hasita (sarrerak salgai daude, hemen).

Bigarren emanaldia, berriz, Tafallako kulturgunean izango da, egubakoitzean, 19:30ean (sarrerak, hemen).

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak