Udalak gaineratu du konponketa ahalik eta lasterren burutzen saiatuko direla: "Baina ez dago zehazterik zenbat denbora behar den matxura konpontzeko, eta, beraz, zenbat iraungo duen ur-mozketak".
Atzo, astelehena, Arrasateko ur-hornidurako sare orokorrean matxura bat gertatu zen, Nafarroa etorbidean dagoen sareko puntu batean. Matxura konpontzeko, Udalak adierazi du ur-hornidura eten beharko dutela gaur, martitzena, 16:00etan, eta horrek Arrasate osoari eragingo diola.
Udalak gaineratu du konponketa ahalik eta lasterren burutzen saiatuko direla: "Baina ez dago zehazterik zenbat denbora behar den matxura konpontzeko, eta, beraz, zenbat iraungo duen ur-mozketak".
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.