Dotorezia, umorea eta aldarrikapena uztartu gura dituzte aurten ere, eta dagoeneko prest daukate dena. Lehenik, egubakoitz honetan, 18:30ean hasita, San Andres auzoko Jai Batzordea omenduko dute Nobenaixuan. "Herrian egin duen eta egiten duen lan denagatik jasoko du inbutu preziatua. Maritxuren azpian eta, urteroko legez, primerako ardoa eta gazta probetako aukera egongo da".
Horrez gain, urriaren 7rako egitarau zabala prestatu du Maritxu Kajoi Komisiñuak.
Bestalde, Ane Agirrek eta Miren Barrenetxeak egin dute aurtengo kartela, eta honako hau da:
