San Viator ikastetxeko 20 ikasle ohi elkartu ziren zapatuan, lehenik, Itzala tabernan. Ondoren, Erreka tabernan egin zuten bazkaria. Hildakoak omentzeaz gain, hainbat abesti kantatu zituzten, tartean ikastetxeko ereserkia, eta gazte garaiko anekdotak gogoratu zituzten. Topaketa "hunkigarria eta atsegina" izan zela aitortu dute eta, aurrerantzean, urtero egitea da haien asmoa.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.