"Azken bi urteetako Alderdi Egun ezberdinak eta gero, gaur berriz itzuli gara ohiko Alderdi Egunera. Goizean goiz heldu gara Forondara, agintarien desfilean Arrasatek ere parte hartu du, eta, ondoren, ekitaldi politikoan izan gara. Egun polita igaro dugu, eta energiaz goraino bueltatu gara etxera, lanean jarraitzeko", adierazi dute.