Defentsan eta kokapenean egindako akatsen ondorio izan ziren Leintz Arizmendik jasotako golak. Espazio handia utzi zuten atzealdean bizkarrean, eta aukera bakoitzeko gola egin zuten ia-ia Lesakakoek. Debagoiendarren gola Malenek sartu zuen.
Dena dela, eraso jokoa ondo harilkatzen ez zuten asmatu Leintz Arizmendikoek, eta hegaletatik min nahikotxo egiteko modua izan zuten arren, ez zuten haiek nahi beste erabiltzeko aukerarik izan.
Aipatzekoa da atzoko partidua izan zela Mojategin emakumezkoen Ohorezko Erregional mailan marrazainekin jokatu den aurrenekoa –orain arte epailea bakarrik egon izan da–, Federazioak erabaki baitu aurrerantzean hala izatea.