Arrasateko Bibliotekak eta Arrasateko Nagusien Kontseiluak antolatuta, eta Mariasun Landa idazlearen laguntzarekin, botanikan eta mikologian aditu Maria Teresa Telleriak kaleratu berri duen eleberriari buruz egingo du berba Kulturaten, hilaren 29an, 19:00etan hasita. Idazleak aurreratu duenez, lehen aldia du "publiko orokorrarentzat" idazten duela, orain arte irakurgai zientifiko espezializatuak egin baititu: "Baina Jeanne Baret-en istorioa ezagutu nuenean, hari buruz sakonago ikertzen jarri nintzen, eleberria idazten amaitu arte".
Dioenez, jatorri umileko emakume frantses hura izan zen munduari bira eman zion lehena, XVIII. mendean burututako Bougainville espedizioaren baitan: "Bertan parte hartu zuen gizon baten ezkutuko maitalea zen, eta asko zekien sendabelarren inguruan. Emakumeek debekatuta zutenez, gizonez mozorrotuta lortu zuen bidaia hartan parte hartzea; Parisera itzuli aurretik jakin zuten hura nor zen benetan".