Eva Ugarte arrasatearrak jarraituko du berritutako Eroskiren zuzendaritzan

Uxue Igarza Loiola 2022ko ira. 22a, 12:24

Eva Ugarte, seigarren ezkerretik hasita

Eroskik Zuzendaritza Kontseilua berritu du; bederatzi sailetako zuzendariak eta zuzendari exekutiboak izango dira talde berriko kide. Azaldu dutenez, 2023ko kudeaketa planeko xede eta erronketara egokitzea izango da fase berriko helburua.

Rosa Carabelek zuzenduko du Zuzendaritza Kontseilu berria, eta taldean izango da Eva Ugarte arrasatearra. Ugartek Eroskiren Marketin Estrategikoaren eta Bezeroen sailaren ardura du.

Hala kontseilua horrela eratu da: Rosa Carabel, zuzendari nagusia; Iñigo Arias, hipermerkatuetako eta onlne dendako zuzendaria; Alberto Madariaga, supermerkatuetako eta prozesuen zuzendaria; Enrique Monzonis, berrikuntza, IKT eta logistikako zuzendaria; Beatriz Santos, zuzendari komertziala; Eva Ugarte, Marketin Estrategiko eta Bezeroen saileko zuzendaria; Josu Mugarra, ekonomia eta finantzetako zuzendaria; Javier España, garapeneko zuzendaria; Iñigo Eizaguirre, zuzendari soziala; eta Javier Amezaga, zuzendari korporatiboa.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak