Irailaren 27a "momentu berezia" da ezker abertzaleko komunitatearentzat. "Egun honetan, 1975eko irailaren 27an, Frankoren Erregimenak agindutako azken herio-kondenak gauzatu ziren eta, ETAko kide ziren Jon Paredes Manot Txiki eta Angel Otaegi fusilatu zituzten", adierazi du Sortuk, ohar bidez.
Urtez urte, mugimendu politiko gisa, Euskal Herriarekin duten konpromisoa oroitu eta berresteko baliatzen dute "egun berezi" hori. "Baita, euskal jendartearekin testuinguruaz egiten dugun irakurketa partekatzeko ere. Irailaren 27a Nazio Askapen Mugimenduaren eguna da guretzat".
Horren harira, hainbat ekintza egingo dituzte. Batetik, irailaren 25ean, Nazio Ekitaldia egingo dute Tolosan, Leidor antzokian, 12:00etan, Nehork ez dio Eguri itxaropena kenduko lelopean.
Arrasaten, bestalde, manifestazioa eta ekitaldia egingo dituzte irailaren 27an, martitzena.