Goikobalu eguneko erromerian parte hartzen duten herriko kultur taldeek aho batez erabaki zuten atzo arratsaldean zapatuan garatzekoa zen egitaraua udaberrira atzeratzea: "Euria eta freskura dago iragarrita astebururako, eta aire librean garatzen den ekitaldia denez, agudo hartu behar genuen erabakia, bazkarirako materiala uzten digutenei lehenbailehen komunikatzeko", azaldu du AEDko Itxaro Artolak.
Hortaz, urtarrila eta otsaila artean batuko dira berriro, talde parte hartzaileen agenden berri daukatenean: "Ea udaberriko asteburu batean aukera dugun denok elkartuta egun eder honetaz gozatzeko".