Bost eredu egongo dira aukeran: Dragoiaren kondaira, Erreka emaria, Guztientzako jolasa, Lagun artean eta Piratak. Era berean, arrasatear guztiek izango dute parte hartzeko aukera, bi prozeduraren bitartez: parte-hartze prozesu irekia eta eskolen bitartez egingo den prozesua.
Lehenari dagokionez, 16 urtetik gorako arrasatearrek izango dute bozka emateko aukera BAZen ipiniko den postontzian eta udal webgunean.
Bestalde, ikastetxeen bitartez, haurrek ere bozkatu ahal izango dute, ikasgelaz ikasgela bozketa egingo baitute. "Udalarentzat oso garrantzitsua da haurrek parte hartzea prozedura honetan beraiek izango baitira erabiltzaileak".
Haur parkeak 505 metro karratuko azalera du. Parkea berritzeko aurrekontua 100.000 eurokoa izango da eta diseinuan eskaintzen diren jolasak, "zati batean, egokituak izango dira haur elbarrientzako".
2022ko urrian parkea eraberritzeko obraren lizitazio prozesua abian jartzea da Udal gobernuaren asmoa, eta lanak urte amaieran abiatzea.