MUk ezin izan du Araski indartsua gainditu (59-75)

Eneko Azurmendi Barrena 2022ko ira. 18a, 19:59

Mondragon Unibertsitatea Euskal Kopatik kanpo geratu da. Izan ere, Araski nagusitu egin zaie arrasatearrei, eta argi utzi du zergatik den iazko liga txapelduna. "35 minutu on egin ditugu, erasoan zein defentsan gauzak ondo eginez. Hala ere, bigarren laurdenean bost minutu txar izan ditugu eta zigortu egin gaituzte, hamazazpi puntuko aldea aterata", adierazi du Iñaki Ogara Arri entrenatzaileak.

Bigarren zatia, beraz, maldan gora izan du etxeko taldeak. "Saiatu gara tarte hori jaten, baina ez gara izan gai partidura bueltatzeko. Horrelako kategoria batean, intentsitate falta horiek ezin dira onartu, aurkariak baliatu egiten duelako. Beraz, hori hobetzea dagokigu, minutu guztiak intentsitate handiz jokatu ahal izateko", dio entrenatzaileak.

Orain, ligan zentratzea dagokie arrasatearrei eta gaurko aurkari bera izango dute, hain zuzen, lehen partiduan. Taldea lehiatzeko moduan dagoen arren, pazientzia eskatu du Arri-k."Eraikuntza prozesuan jarraitzen dugu eta denbora behar da taldea guztiz lantzeko. Akats asko egiten ditugu oraindik, erasoan zein defentsan, eta fisikoki ere hobetu gauza asko hobetu behar ditugu".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak