Txatxilipurdiren eskutik, haurrendako jolasak eta tailerrak egin zituzten atzo, egubakoitza, Erguin auzoko jaiei hasiera emateko, eta boloa ere egin zuten ostean. Txistularien kalejirak, txokolate-janak eta gaueko kontzertuek osatu zuten jaien lehen eguna. Jai batzordeko kideak gustura daude orain artekoak emandakoarekin: "Jende dezente ari da etortzen". Gaur eta bihar, beste horrenbeste ekintza izango dituzte festaz gozatzen jarraitzeko.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.