50 saski zozkatuko ditu aurten ere Ibai-artek

Eneko Azurmendi Barrena 2022ko ira. 15a, 15:10

Ibai-arte merkatarien elkarteak, Aste Berdearen kanpainaren bidez, hausnarketa sustatu gura du, "bakoitzak erosketa iraunkorrari buruz, tokiko merkataritzari buruz, zero kilometrori buruz eta abar". Horren baitan, 50 otzara zozkatuko ditu, tokikoan kontsumitzea bultzatuz.

Urriaren 1era arte, Ibai-artek zero kilometroko produktuz osatutako 50 otzara zozketatuko ditu, Merkataritza Berdearen baitan. Otzarek Aranguren Baserriko 1⁄4 gazta, Leintz Gatzagako gatz lata, Kataideko txakolin botila bat, Irrika Gluten Free gailetak, Jakion 445ml tomatea, Aramaioko ahabi marmelada eta Harremaneko txokolate tableta daramate.

Zozketan parte hartzeko, Arrasaten erosi beharko da, Arrasate Txartelarekin, edo erosketa txartel baten argazkia bidali, whatsAppez, 688 73 41 49 zenbakira.

Otzaren banaketa urriaren 1ean egingo dute, 13.00etan, Herriko Plazan. "Parte hartu gurekin eta zorte on!", adierazi dute elkartetik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak