Lanak bukatuta, elizkizunak bueltan dira San Andreseko parrokian

Eneko Azurmendi Barrena

Arizmendi Ikastolak bukatu ditu lanak eta, beraz, elizkizunak berrabiaraziko dituzte San Andreseko parrokian. Domekan izango da lehen elizkizuna, 10:00etan. Ordutik aurrera, ohiko jarduerak itzuliko dira, hau da, zapatuetan 19:00etan eta domeketan, 10:00etan.

Era berean, parrokian eta sendian ematen den katekesian parte hartzeko, 6 urteko haurren gurasoek bi egun dituzte izena emateko: irailaren 20an, martitzena eta 21ean, eguaztena, 18.00etatik 19:00etara Abadetxean (Iturriotz kalea, 43).

Informazio gehiagorako, deitu telefono zenbaki honetara: 679 62 62 90.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak