Ekin Emakumeak-en eskutik, lau ikastaro eta coaching tailerra

Hasier Larrea 2022ko ira. 14a, 11:47

"Norberak bere buruarekin tartetxo bat hartzea, gozamenerako espazioak garrantzitsuak direla gogoratzea, herriko beste emakume* batzuekin, konfiantzazko gune batean, une goxo bat partekatzea eta gauza berriak esperimentatzea" proposatuko du Ekin Emakumeak elkarteak ikasturte berrian.

Horretarako, lau ikastaro –joskintza, ilustrazioa, yin tao eta yogaterapia– eta zaldiekin coaching tailerra antolatu dute: "Ez hori bakarrik, aurten, berrikuntza modura, ikasturte osoan zehar, hilero ekintza berezi bat proposatuko diegu Arrasateko emakumeei. Beraz, animatu eta zatoz, jakintzak elkarbanatzera, sortzera, zaintzera eta probatzera", adierazi dute Ekinetik.

Jardueretan izena emateko, idatzi emakumeak@ekinemakumeak.eus helbidera edo deitu 943 79 83 70 edo 651 70 79 36ra. Tailer bakoitzaren informazio osatua ekinemakumeak.eus atarian aurki daiteke. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak