Prozesua "laburra eta erraza" dela nabarmendu dute. "Sartu Euskaraldia.eus helbidera, zure datuak eman eta kito! Minutu eskaseko bideo bat prestatu dugu zelan egin erakusteko. Dena dela, edozein zalantza sortuz gero, ez izan dudarik gurekin harremanetan jartzen, arrasate@euskaraldia.eus helbidera idatziz! Animo eta ekin!", azaldu dute talde eragiletik.
Era berean, irailaren 28an zabalduko dute norbanakoen izen-ematea ere. "Aurreko Euskaraldian parte hartu zenutenok ez duzue berriro izenik eman beharko. Mezu bat jasoko duzue, ordea, berriro parte hartu nahi duzuen galdetuz. Adi, bada, posta elektronikoari eta Euskaraldia prestatzen joateko iragarriko ditugun ekintzei!", nabarmendu dute.
Batzordeak ere martxan dira, udako oporren ostean. Herri batzordearen hurrengo bilera irailaren 20an egingo dute, 18:30ean, AEDn.