Astelehenetan egingo dituzte saioak, Kulturolan, Patxi Monteroren eskutik. 17:30ean dantza-txokoa egingo dute eta 19:00etan, oinarrizko mailako saioak, ikasteko. Aurten, oinarrizko maila horretan, bikoteka egiteko dantzak ikasiko dituzte: lotuan, soltean, kontradantzak, ingurutxoak eta abar. Dantza-txokoan, berriz, denetarik.
Izen-ematea AEDn egin beharko da, 943 77 12 28 telefono zenbakira deituta edo aed@aedelkartea.eus helbidera mezu bat idatzita.