Txatxilipurdik Garaion Sorgingunean abiatu du ikasturte berria

Eneko Azurmendi Barrena 2022ko ira. 13a, 09:41

Txatxilipurdiko langile zein bazkide boluntarioak, Ozetan.

Txatxilipurdi Elkarteko langile zein bazkide boluntarioek elkarrekin eman diote hasiera lan urte berriari Ozetako Garaion Sorgingunean (Araba). "Erronkaz beterik datorkigu 29. ikasturtea eta prest gaude hazi berriak landatuz etorkizuneko uztak jasotzeko", nabarmendu dute.

Aurten ere aisialdi hezitzaile euskalduna lanabes hartuta eta gozamena zein jolasa oinarri izanik, zutabe dituzten balioen transmisio lanean jarraituko dutela adierazi dute elkartetik. "Euskaltzaletasuna, feminismoa, parte-hartzea, aniztasuna, inklusioa eta heziketa berdea dira hauek".

Sorgunetik abiatuz, Arrasatetik jardungo dutela diote, "betiere eskualdearekiko dugun ardura zein begirada kontuan izanik". Era berean, sormenari eta berrikuntzari ere ezin izan dituzte aipatu gabe utzi, Txatxilipurdiren izaeraren "ezaugarri garrantzitsuak" direla uste baitute. "Hau horrela, herritar zein eragile orok, gure elkarteko ateak irekita izango ditu gure berri jaso eta elkarrekin amestu zein elkarlanean jarduteko", gaineratu dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak