Gizonezkoen lehen taldeko entrenatzaile Julen Barrutia izango da, Ihabar Arriaranen laguntzarekin. Emakumezkoen taldean ere ez da aldaketarik izango. Hala, Erik Cuevas eta Asier Delgado izango dira taldea zuzentzeaz arduratuko direnak. Astelehen, astearte eta ostegunetan entrenatuko dira.
Harrobiari eta gainontzeko taldeei dagokionez, 18 urtez azpikoak Julen Barrutiaren eta Bittor Manjonen gidaritzapean ariko dira aurten. 16 urtez azpikoen taldea, berriz, Unai Suinagak eta Giordi Valdezatek zuzenduko dute, eta lansaioak astearte eta ostegunetan izango dira, 17:30ean hasita.
14 urtez azpikoek irailaren 5ean egin zuten aurreneko entrenamendua, Oihan Irasuegi eta Danel Zuazubiskarren ardurapean, eta kasu honetan ere lansaioak astearte eta ostegunetan izango dira, 17:30etik aurrera. Halaber, Errugbi Eskolak bere asteroko hitzorduari hilaren 18an ekingo dio, ohi bezala, igande goizetan (10:30). Kasu honetan, 10 eta 12 urtez azpiko neska-mutilekin lanean, Olatz Orokieta, Ander Hickey, Ethan Moral, David Kliba eta Manex Barrutia arituko dira.
Azkenik, talde inklusiboak, amenak eta beteranoenak beranduago ekingo diote ohiko jarduerari, urriaren 2an, hain justu ere. Errugbi Eskolak bezala, hauek ere igande goizetan entrenatuko dira, eta Ramon Barrutia, Belen Aranbarri eta Julen Barrutia izango dira sail horietako arduraduna.