Dagoeneko denboraldi berriari begira jarrita da ART

Eneko Azurmendi Barrena 2022ko ira. 12a, 10:35

Gizonezkoen eta emakumezkoen lehen taldeaz eta harrobiko taldeez gain, talde inklusiboa, beteranoena eta amena ere izango dira aurten ere. "Kirolean jardun baino zertxobait gehiago egin nahi dugu, ingurune positibo eta dibertigarrian errugbia praktikatuz gozatzen duten pertsonez osatutako taldeak egin, alegia", adierazi dute klubetik.

Gizonezkoen lehen taldeko entrenatzaile Julen Barrutia izango da, Ihabar Arriaranen laguntzarekin. Emakumezkoen taldean ere ez da aldaketarik izango. Hala, Erik Cuevas eta Asier Delgado izango dira taldea zuzentzeaz arduratuko direnak. Astelehen, astearte eta ostegunetan entrenatuko dira.

Harrobiari eta gainontzeko taldeei dagokionez, 18 urtez azpikoak Julen Barrutiaren eta Bittor Manjonen gidaritzapean ariko dira aurten. 16 urtez azpikoen taldea, berriz, Unai Suinagak eta Giordi Valdezatek zuzenduko dute, eta lansaioak astearte eta ostegunetan izango dira, 17:30ean hasita.

14 urtez azpikoek irailaren 5ean egin zuten aurreneko entrenamendua, Oihan Irasuegi eta Danel Zuazubiskarren ardurapean, eta kasu honetan ere lansaioak astearte eta ostegunetan izango dira, 17:30etik aurrera.  Halaber, Errugbi Eskolak bere asteroko hitzorduari hilaren 18an ekingo dio, ohi bezala, igande goizetan (10:30). Kasu honetan, 10 eta 12 urtez azpiko neska-mutilekin lanean, Olatz Orokieta, Ander Hickey, Ethan Moral, David Kliba eta Manex Barrutia arituko dira.

Azkenik, talde inklusiboak, amenak eta beteranoenak beranduago ekingo diote ohiko jarduerari, urriaren 2an, hain justu ere. Errugbi Eskolak bezala, hauek ere igande goizetan entrenatuko dira, eta Ramon Barrutia, Belen Aranbarri eta Julen Barrutia izango dira sail horietako arduraduna.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak