Ez dio axola izan egun argitan azaltzea. Alderik alde zeharkatu du plaza saguzarrak, adin guztietako festazaleen ikusmiraren aurrean. Balkoi batean lur hartu eta jendea agurtzen hasi da. Ondoren plazara jaitsi da, eta guztien atentzioa bereganatu du segituan.
Go!azen ikuskizunak eta DJ AZ Gaubelak girotuko dute ilunabarra eta gaua gaur Gelman. Bihar, txaranga, puzgarriak, jolasak eta bolo-boloa daude programatuta goizetik eguerdira bitartean. Herri bazkarian hartuko dituzte indarrak, eta arratsaldean apar festan freskatuko dira. Gauean, berriz, su artifizialak eta DJ festa egongo dira denen gozagarri.