Matak 2016-2017 denboraldian hasi zuen ibilbidea Ointxe!-n, EBA taldeko staf teknikoan zein harrobiko taldeetan. Ordutik, hainbat lan egin ditu klubean, eta lan horrek asko lagundu duela Ointxe! klubaren kirol-hazkundean adierazi dute zuzendaritzatik. Horregatik eskerrak eman gura izan dizkiote: "Ointxe!-tik Eneko Mata Esquisabelendako esker oneko hitzak besterik ez ditugu, eta arrakasta handia opa diogu etorkizun hurbilean. Ointxe! beti izango da bere etxea. Eskerrik asko Eneko Mata Esquisabel".