Elkarrekin Arrasate: "Lorezaintza udal zerbitzu bilakatzea da soluzioa"

Eneko Azurmendi Barrena 2022ko irailaren 8a

Lorezainak, pankartarekin, Herriko Plazan.

Elkarrekin Arrasatek (Ezker Anitza-IU) ere babesa eta elkartasuna adierazi die greban dauden lorezainei eta, horrekin batera, adierazi du lorezaintza udal zerbitzu bilakatzea izango litzatekeela arazoaren konponbidea. Hala, aukera hori azter dezala eskatu dio Udal Gobernuari.

Zerbitzuaren kudeaketa publikoa borondate kontua dela uste du Ezker Anitzak. "Ez du inolako gainkosturik". Hala azaldu du, ohar bidez, eta zera gaineratu: "Zerbitzua udalekotzeak ekarriko luke, besteak beste, langile kopurua egonkortzea, haien lan baldintzak hobetzea eta herriari kalitatezko zerbitzu bat eskaintzea".

Lorezaintzaz gain, beste "ezinbesteko zerbitzu batzuk" ere udalekotzea eskatu du, hala nola, errepideko garbitzaileena, etxez etxeko laguntzaileena edota ur zerbitzua.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak