Zarautzen ospatzen diharduten Euskal Astearen barruan jokatu zen trikitilari gazteen txapelketa atzo, Lege Zaharraren enparantzan. Plazaola eta Arcelusen atzetik, bigarren postuan geratu zen Araitz Etxaniz Azpiazu azkoitiarrak eta Enaitz Alberdi Alkorta azpeitiarrak osatutako bikotea.
Epaimahaia Imanol Urkizuk eta Edurne Iturbek osatu zuten eta saria banatu zien Leire Arana zinegotziak.
