Berrikuntza moduan, aurtengo ibilbide luzea, 41 kilometro eta 2.900 metroko desnibel positiboa duena, Euskal Mendi Federazioaren Iraupen Luzeko Ibilbideen zirkuituaren barnean dago. "Hortaz, espero dugu aurtengoa ere, edizio arrakastatsua izatea", azaldu dute antolatzaileek. Ibilbide laburra, berriz, 34 kilometrokoa izango da, 2.100 metroko desnibelarekin. Aramaio ibarrari buelta emango diete ibilaldi horiekin.
Dagoeneko eman daiteke izena, hemen, irailaren 25era arte. Era berean, kopurua aurrez beteko ez balitz, egunean bertan ere egongo da horretarako aukera, Biteri plazan bertan.
