Hamargarren Mondrally topaketa egingo dute asteburuan

Eneko Azurmendi Barrena 2022ko ira. 6a, 15:47

2019an egin zuten azkenengoz topaketa.

Egubakoitzean berotuko dituzte motorrak, Irati tabernako musika emanaldiekin, eta zapatua izango da egun handia. Hala, 10:00etatik 12:00etara, 70 bat eskuter klasiko egongo dira ikusgai Herriko Plazan eta aurten ezingo da izenik eman momentuan bertan, izen-ematea agortuta dagoelako.

Mondraueko Dragoiak Scooter Taldeak hamargarrenez egingo du Mondrally topaketa eta asteburu hau aukeratu dute horretarako. Uztailean egin ohi duten arren, aurten atzeratu egin behar izan dute, Mondra&Roll jaialdiarekin bat egingo zuela-eta. Hala, uztailetik eduki dute izen-ematea irekita eta oso arrakastatsua izan da, Jon Alkorta taldeko kidearen esanetan. Izan ere, hasieran 50ean jarri zuten gehienezko scooter kopurua, eta azkenean ia 70era igo behar izan dute, eskaera asko izan dituztelako. Modu horretan, 68 bat scooter klasiko egongo dira ikusgai zapatuan Herriko Plazan, 10:00etatik 12:00etara. Era berean, 11:00etatik aurrera, garagardo dastaketa egongo da Kajoi tabernan.

Ondoren, eskuter irteera egingo dute eta 14:00etan, berriz, Udala auzoko Larrinetxe jatetxera joango dira bazkaltzera. Bazkalostea alaitzeko, Akatz taldearen emanaldia izango da Taupa tabernan, 19:30ean eta eguna DAT tabernako kontzertuekin borobilduko dute: Bea G.B. (Gasteiz); Pablo Mr. Big shot (Time for losers S.C.) eta Sir Gorka (Mondraueko Dragoiak Scooter Taldea).

Hori guztia zapatuan izango da, baina egubakoitzean hasiko dira motorrak berotzen. 20:00etan, Irmo taldearen kontzertua egongo da Irati tabernan eta ostean, 22:00etan, Jai Scooterista egongo da: Chica Beat (Bogota) eta Daviz Diz (Ourense).

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak