Pitxi txapelketa antolatu du Arrasate Eskubaloik astebururako, haurrentzako jolas eta guzti

Hasier Larrea 2022ko ira. 5a, 12:20

2021eko Pitxi Herreroren txapelketako talde argazkia.
Arrasate Eskubaloi klubak denboraldi berriaren hasieran egiten duen legez, Pitxi Herreroren omenezko torneoa antolatzeko ardura hartu du. Denboraldi honetan irailaren 10a eta 11a izango dira lagunarteko partiduak jokatzeko egunak, Iturripen. 
 

Larunbata arratsaldean eta igande goizean jokatuko dituzte norgehiagokak, infantil neskekin hasi eta senior mutilek amaitu arte. Hona hemen neurketen ordutegia:

  • Zapatuan, 15:45ean, emakumezko infantiletan, Arrasate eta Bergara aurrez aurre.
  • Zapatuan, 16:55ean, emakumezko kadeteetan, Bergara eta Eharialdea B –gasteiztarrak– aurrez aurre.
  • Zapatuan, 18:15ean, emakumezko kadeteetan, Arrasate eta Eharialdea aurrez aurre.
  • Zapatuan, 19:35ean, gazte mailako emakumezkoetan, Arrasate eta Eharialdea aurrez aurre.
  • Domekan, 10:00etan, gizonezko kadeteetan, Arrasate eta Ordizia aurrez aurre.
  • Domekan, 11:30etan, gazte mailako gizonezkoetan, Arrasate eta Ordizia aurrez aurre.
  • Domekan, 13:00ean, senior mailako gizonezkoetan, Arrasate eta Gure Auzune –gasteiztarrak– aurrez aurre.

Gainera, senior taldearen partiduan taldea duela bi urte utzi duten jokalariei omenaldia egingo diete, baita aurreko entrenatzaileari ere.

Gaztetxoei begirako festa

Neurketez gain, 2007 eta 2010 urteen artean –biak barne– jaiotako neska-mutilentzat jolasak eta txapelketak prestatu ditu Arrasate Eskubaloik. Ekintza horiek irekiko dute Pitxi txapelketa, zapatu goizean, 10:00etatik 13:00etara Iturripeko kiroldegian. Festan parte hartzeko, izena eman beharko da aurrez, irailaren 9a baino lehen, 619 67 26 96 telefonora idatzita. Hona hemen ekitaldian parte hartzera animatzeko prestatu duten bideoa.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak