Aikido Arrasate taldetik adierazi dutenez, joan den ikasturteko ordutegiak mantenduko dituzte: astelehen eta asteazkenetan, 18:00etatik 19:00etara haurrekin egingo dituzte saioak, eta 19:00etatik 21:00etara, 18 urtetik gorakoekin.
Hala, gaztetxoenek aikido integrala, psikomotrizitate jolasak eta meditazioa landu ahal izango dute, azken arlo hori eskolako errendimenduan kontzentrazioa hobetzeko helburuz. Nagusien taldean, berriz, aikidoan, aikido polizialean, aikibudoan, judoaren oinarrietan eta jiu-jitsu teknikan trebatuko dira. Jo, Bokken, Tanto eta antzeko arma zuriak erabiltzen ikasiko dute. Meditaziora eta zakuari ostikoak eta ukabilkadak ematera ere dedikatuko dute denbora.