Belaunaldi ezberdinak elkarrekin
Herriko plazan, Trikitixa Eskolako ikasle zein irakasleek elkarrekin jo zituzten piezak. Gainera, txikienek Txatxilipurdik jarritako jolas gunean instrumentuekiko eta musikarekiko hastapeneko harremana izateko aukera izan zuten askotariko jolasen bitartez. Eskuz eginiko panderoak bertatik bertara ikusten, taloak dastatzen nahiz Euskaraldiak jarritako postuetan barrena ibili ziren herritarrak.
Trikigin txapelketa
Tabernariak eta trikitixa batzen dituen Trikigin txapelketak ere ez zuen hutsik egin. Aurten Arrasateko 5 tabernak hartu dute parte: Dublin, Monte, Kajoi, Itzala eta Garibai; eta aurtengo Trikigin txapelketako gin-tonic irabazlea Monte Tabernako Dervi Nuñezek egindakoa izan da.
Festak jarraipena izango du
Festak, ordea, gaurkoan jarraipena izango du eta Belgikako Etoile Musette taldeak txotxongilo ikuskizuna eskainiko du 18:00etan plazan; ondoren kontzertua eskainiko dute belgikarrek. 23:00etan, berriz, Faltriqueira talde galiziarrak Herriko plazan joko du eta Arrasate Trikitixa Eskolako trikiti eta pandero-joleak lagun izango dituzte oholtza gainean.