Antzerki eskolan izena emateko epea zabalik

Hasier Larrea 2022ko irailaren 1a

Doke antzerki eskolak 8 urtetik 16 urtera arteko antzerkizaleen matrikulazio epea ireki du, aurtengo ikasturterako. Astean ordu eta laurdeneko saio bat izango da, irailetik ekainera arte.

Helburu nagusiak "haur eta gazteak sormenaren munduan murgiltzea eta antzerkiak eskaintzen dituen onurez gozatzea eta ikastea" dira, "taldean eta euskaraz, antzerkigintzaren arlo desberdinak ezagutzea". Izena emateko, idatzi dokeikastaroak@gmail.com helbidera edo deitu 688 11 85 72 telefonora.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak