Neurria Estatuko Gobernuak ekainaren 25eko 11/2022 Errege Lege Dekretua onartu ondoren hartu da eta Arrasateko Udalak herriko autobuseko tarifetan egingo dituen murrizketak zehaztu ditu.
Mugi txartela dutenek %74ko deskontua izango dute 1 eta 20 bidaia bitartean egiten badituzte; izan ere, ibilbide bakoitza 0,35 euro kostatuko zaie; 21-50 bidaia bitartean egiten dutenek, berriz, %79ko beherapena izango dute (0,28 euro bidaia bakoitzeko), eta %95etik gorako deskontua izango dute 51 bidaia baino gehiago egiten dituztenek (0,07 euro bakoitza). Txartel anonimoa dutenek, aldiz, %66ko deskontua izango dute autobusaren prezioan, bidaia bakoitzeko 0,45 euro ordainduta. Erabiltzaileak ez du inolako egokitzapenik egin beharko txartelean, hau da, deskontua automatikoa izango da.
Bestalde, bidaiak eskudirutan ordaintzen dituztenei dagokienez, 1,35 euro ordainduko dituzte noizbehinkako txartelaren truke, eta 2 euro gaueko txartelagatik.