Unai Parot Eusko Jaurlaritzaren eskumeneko espetxe batera lekualdatuko dute

Imanol Beloki Unamuno 2022ko abuztuaren 31

Apirilaren 9an, Arrasateko Sarek 'Bizi arteko kartzela zigorrik ez' lelopean egin zuen manifestazioko irudi bat.

Espainiako Espetxe Erakundeek jakinarazi dute hamahiru euskal preso Euskal Herriko kartzeletara mugituko dituztela datozen egunetan, eta tartean da Unai Parot, espetxean 32 urte daramatzan arrasatearra.

Hauek dira Eusko Jaurlaritzaren eskumeneko espetxeetara lekualdatuko dituzten presoak: Xabier Garcia, Unai Parot, Ismael Berasategi, Manex Castro, Jose Antonio Zurutuza, Aitor Agirrebarrena, Oskar Zelarain, Jon Bienzobas, Juan Manuel Inziarte, Eider Perez, Jon Igor Solana, Jon Rubenach, eta Felix Alberto Lopez de la Calle.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak