Bermut politikoarekin abiatuko dute eguna, Irati Topalekuko terrazan, 11:30ean. Independentzia ipar, aurrera bolie! lemapean eta Jokin Zubiriak dinamizatuta, hiru hizlarik osatuko dute mahai-ingurua: Lur Albizu (Sortu), Endika Perez (LAB) eta Amaiur Egurrola (Ernai). Ordu berean, Biteri plazan, haurrendako jolasak, tailerrak eta pintxoak egongo dira.
Gero, 14:30ean, bazkari herrikoiaren txanda izango da, hori ere Biteri plazan. Horretarako tiketak salgai daude dagoeneko, Irati, Taupa eta Monte tabernetan. Langileendako prezioa 15 eurokoa da eta ikasle eta langabetuendako, berriz, 10 eurokoa.
Bazkalostea, gainera, musika akustikoarekin girotuko dute Iraitz Agirrek eta Garazi Barrenak, Des-kontrolek, Perlatak, Izadik eta Kontraldek, 16:30ean hasita.
18:30ean, Irati Topalekuan, Katuen Kontuak kontatuko dituzte Joseba Sarrionandiak eta Ines Osinagak.
Eguna borobiltzeko, kontzertuak egongo dira gaztetxean, 22:30ean hasita: Delirium Tremens, Etxepe eta Gora Etorri. Sarrera bost euro izango da.
Kamisetak ere salgai
Bestalde, kamisetak ere badituzte salgai, eta irailaren 4a izango da eskaera egiteko azken eguna. Hemen edo Irati Topalekuan eskatu daiteke.