Aholkularitza energetikorako bulego bat eskatuko du Elkarrekin Arrasatek

Eneko Azurmendi Barrena 2022ko abu. 30a, 11:08

Elkarrekin Arrasatek (Ezker Anitza-IU) mozio bat aurkeztuko du, Arrasateko udalbatzari aholkularitza energetikorako bulego bat eskatzeko. "Kontsumoari edota aurrezteari buruzko informazio edo aholku zerbitzua eskainiz, trantsizio energetikorako bultzada emango duen bulego bat gura dugu", azaldu dute.

Proposamen horrekin, Ezker Anitza-IUk gura du herritarrei doako informazio eta atentzio zerbitzua eskaini ahal izatea, hainbat gairen inguruan: eskubide energetikoak, energia nola aurreztu, dirulaguntzak, energia berriztagarrien sistemak eta abar. Era berean, alderdiak proposatzen du bulegoak elkarlanean funtziona dezala trantsizio energetikoan inplikatutako agenteekin.

Azkenik, gogorarazi dute Euskal Herrian badaudela zerbitzu hori duten hainbat udalerri: Irun, Errenteria, Lezo, Oiartzun edota Pasaia. "Krisi klimatikoak aldaketa drastikoak eskatzen ditu", gaineratu dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak