Iraileko lehen hiru egunetan egingo dute Merkemerkaua

Eneko Azurmendi Barrena 2022ko abu. 30a, 10:12

Ohi moduan, Ibai-arteko merkatariek udaberri-udako stocka kalera aterako dute, "prezio ezin hobean". Eguenean, egubakoitzean eta zapatuan izango da azokaz gozatzeko aukera. Lehen bi egunetan, 16:30etik 20:00etara eta zapatuan, berriz, 10:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara.

Askotariko saltokiek aterako dituzte haien produktuak kalera, haien establezimendu aurrera edota komertzio guneetara: moda, lentzeria, osagarriak, oinetakoak, ilerako produktuak, eta abar.

Parte hartuko duten saltokiak eta haien kokalekuak hauek izango dira:

  • BC, Maalako Errabala
  • Bea Lentzeria, Iturriotz Kalea
  • Beinke, Arbolapeta
  • Ennea, Erdiko Kale
  • Errekamendi, Arbolapeta
  • Garraxi, Zarugalde kalea
  • Gili-Gili, Iturriotz Kalea
  • Intersport Loramendi, Maiatzaren 1a plaza
  • Intersport Loramendi, Garibai Etorbidea
  • Itxaso, Olarte kalea
  • Josle, Otalora Lizentziaduna Etorbidea
  • Kapikua, Maiatzaren 1a plaza
  • Kids&us, Biteri Plaza
  • Kili-kolo, Ferrerias Kalea
  • Kolore, Erdiko Kale
  • Lizarralde Kirolak, Maiatzaren 1a plaza
  • Luko, Erdiko Kale
  • Maitia, Erdiko Kale
  • Markiegi, Olarte kalea
  • Promise, Biteri Etorbidea
  • Resusta Karrikiri, Erdiko Kale
  • Sikol, Olarte kalea 1
  • Tipi-Tapa, Otalora Lizentziaduna Etorbidea
  • Troko, Erdiko Kale
  • Txuri-Beltz, Iturriotz Kalea
  • Ume, Garibai Etorbidea
  • Zubia, Biteri Etorbidea

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak