Bihar, hilak 23, Gasteiz eta Laguardia artean arituko dira txirrindulariak, ekitaldiko hirugarren etapan; etzi Irunen hasi eta Bilbon bukatuko da lasterketa, eta eguenean Bizkaiko hiriburutik San Miguel de Aguayora egingo dute. Hartara, gaur bezala, baliteke datozen hiru egunetan RTVEren lau helikopteroak Arruenan lurreratzea, lasterketetatik hurbil geratzen zaie-eta tokia.

