"Elkarren artean ondo" ezagutzen diren bost bikote aurkeztu ziren domekan Errezil eta Tolosa artean dagoen Goiazko gazte mailako III. trikiti txapelketan. Partaideek hiru pieza interpretatu behar zituzten, trikiti eta porrusalda estilokoak derrigorrez, eta fandango edo arin-arina aukeran. Arrasatearrak eta lazkaotarrak 54 puntu batuta irabazi zuten txapelketa, Maitane Iturrioz eta Eider Amenabarri bost puntuko aldea aterata.
Irailaren 7an Zarautzen eta 18an Hernanin beste horrenbeste egiten saiatuko da Plazaola. Ea orduan ere maila txukuna erakusten duen.
