"Harri solteren bat" erori ostean, irekita dago Portaloiko pasabide osoa

Jon Irizar Aranguren 2022ko abu. 5a, 12:33
Portaloiak ohiko itxura zuen egubakoitz eguerdian. (Argazkia: Goiena)

Eguen arratsaldean Portaloiko arkuko harri zati bat erori zen lurrera. Udaltzainek, proba gehiago egin bitartean, albo bat hesitzea erabaki zuten. Egubakoitz goizean udaleko arkitektoa azterketa teknikoa egiten aritu da, eta Arrasateko Udalak jakitera eman duenez, "harri solteren bat" izan da eroritakoa. Arkuaren egitura nagusiak "arazorik ez duela" baieztatu ostean, babes itxidurak kendu dituzte udaltzainek. Pasabide osoa erabili dezakete jada herritarrek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak