Itxita egongo da gauez Olandixoko tunela zapatutik datorren eguenera arte

Jon Irizar Aranguren 2022ko abu. 4a, 19:18
Olandixoko tunelaren sarrera, artxiboko irudi batean. (Argazkia: Goiena)

Gipuzkoako Foru Aldundia mantentze lanak egiten ari da GI-2620 errepideko instalazioetan. Olandixoko tunelaren barruan daude instalazio horietako batzuk; ondorioz, errepidea erabat moztuko dute abuztuaren 7, 8, 9, 10 eta 11n, gaueko 23:00etatik goizeko 05:00etara.

Gipuzkoako Foru Aldundiak ohar bidez adierazi duenez, GI-2620 errepideko instalazioetan egiten ari diren mantentze lanek eragin zuzena izango dute asteburuan eta datorren aste hasieran Olandixoko tunelaren erabileran. Izan ere, instalazio horietako batzuk Mugarrietako eta Markuleteko biribilguneak lotzen dituen errepide zatian daude, eta bost egunez, trafikoa erabat mozteko erabakia hartu du Aldundiak.

Zehazki, abuztuaren 7, 8, 9, 10 eta 11n galaraziko da ibilgailuen joan-etorria; gaueko 23:00etatik goizeko 05:00etara ezin izango da tunela gurutzatu. Zapatu iluntzean hasiko dira lanekin, eta aurreikuspenen arabera, datorren asteko eguen goizaldean amaituko dituzte.

Ordezko bidea

Zirkulaziorako errepidea ireki bitartean, Mugarrietako eta Markuleteko biribilguneak lotzeko ordezko bide gisa GI-2620 errepidearen "zeharbide zaharra" erabiltzea gomendatzen du Aldundiak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak