Meza, jan-edana eta musika, Udalako San Esteban jaien bueltan

Jon Irizar Aranguren 2022ko abuztuaren 2a

Abuztuaren 3an, eguaztena, ospatuko dira Arrasteko Udala auzoko San Esteban jaiak. Egitaraurik aurkeztu ez duten arren, auzotarrek izango dute non gozatu, ez baita meza, jan-edana eta musika faltako.

Jaien egitaraurik aurkeztu ez duten arren, Udala auzoan ospatuko dituzte aurten ere San Esteban jaiak. Abuztuaren 3an, eguaztenean, 11:00etan hasiko da meza nagusia auzoko elizan. Ostean, 12:00ak bueltan, eta trikitilariek girotuta, jan-edana egongo da Udalaitz Azpi elkartean bertaratzen diren guztientzat.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak