Abuztuan zabalik egongo dira Ibai-Arteko saltokiak

Amaia Txintxurreta Guridi 2022ko uztailaren 29a

Olarte kalean dagoen komertzio bat.

Egutegi eta ordutegi zehatzak izango ditu saltoki bakoitzak, baina herrian bertan zerbitzua eskainiko dute abuztuan ere Ibai-Arte osatzen duten komertzioek eta ostalaritza zerbitzuek.

Bitxitegiak, estetika eta ile-apaindegi zerbitzuak, janari edota kirol dendak... askotariko saltokiak batzen ditu Ibai-Artek eta abuztuan ere zabalik egongo dira horietako asko.

Dena den, bakoitzak egutegi eta ordutegi zehatz bat izango du hilabete horretan eta hemen kontsultatu ahal izango da horietako bakoitza noiz egongo den irekita.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak